Tuba

Deskribapena

Tuba da metalezko haize-instrumenturik handiena. Tubaren aurrekoak dira serpentoia eta ofikleidoa. Orkestra sinfoniko modernora berrikien gehitu den musika-tresna da. 1935ean agertu zen. Soinua jotzaileak aho-piezan (aire-tutuan) ezpainak bibraraziz sortzen da. Tuba modernoa orkestra sinfoniko batean lehenengoz agertu zen Richard Wagner-en Nibelungoen eraztuna izeneko operan.
Musika-tresnaren moldakortasunari esker, sokak eta zurezko haize-instrumentuak indartzeko erabil daiteke, edo, gero eta maizago, bakarlari gisa.

Tubak bandetan eta haize-taldeetan ere erabiltzen dira, Tuba nagusiki letoi lakatuz egina dago. Tuba bat tiratuko bagenu, 7 metro inguru neurtuko lituzke. Aho-pieza, gutxi gorabehera, 2,4 zentimetrokoa da eta barrualdean kopa forma du. Tubak pistoidunak edo zilindrodunak izan daitezke; lehenek soinua handitzen dute, eta bigarrenek abiadura areagotzen dute.

Zerikusia duten dokumentuak

Comentarios

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika