Tronpeta haize-instrumentua da, metalezko haize-instrumentuen familiakoa, metal-aleazioz egina.
Metalezko gainerako instrumentu guztiekin bezala, soinua ezpain itxietan barrena putz egiten den aireak sortzen du; horrek aho-piezan 'burrunba' sortzen du eta hasiera ematen dio tronpetaren barruan, aire-zutabean, bibrazio uhin iraunkor bati. Tronpeta-jotzaileak ñabardura harmonikoen gama bat jotzea aukera dezake aho-piezan (ahokaduraz ezaguna) ezpainaren irekidura eta tentsioa aldatuz.