Tronpa metalezko haize-instrumentua da. Oso moldakorra da, eta pistoi edo balbula gutxirekin tesitura zabala betetzen du. Gainera, instrumentu horrek soinu leun eta eztiak, nahiz latz eta gogorrak sor ditzake. Tronpari soinu efektu bereziak lortzea ahalbidetzen dioten zenbait baliabide tekniko daude: sordina, itzaltzailea eta cuivré delakoa, esaterako. Bitxikeria gisa esan dezakegu bere aurrekaria ehiza-adar bat dela.