Trikitia, akordeoi txiki bat da, botoiak dituen akordeoi diatonikoa, jatorriz italiarra. Haize-instrumentu bat da, Euskal Herrian XIX. Mendeaz geroztik erabiltzen dena. Europan eta Ameriketan ere ezaguna da, aldaketa nabarmenak baditu ere.
Gehienetan zaldabai edo panderetak lagunduta jotzen da; hau da, panderojole batekin. Hortaz, musika-tresnari baino bikoteak jotzen duen musika-motari deitzen zaio trikitia.
Trikitiaren errepertorioak zuzeneko lotura dauka dantza-piezekin. Bai dantza loturako, bai dantza solterako, trikitia funtsezkoa izan da erromerietan.