Klarinetea zurezko haize-instrumentuko familiakoa da, txirula edo flauta, oboe eta fagotarekin batera. Mihi bakuneko aerofonoa da. Mihia seska espezieko kanaberaz egina dago. Musika-tresnaren gorputza zurezkoa, ebonitazkoa edo ABSkoa izan daiteke. XIX. mendean egin zitzaizkion hobekuntzekin (giltza-sistema hobetua) instrumentuen artean leku pribilegiatua hartu zuen. Tinbrearen edertasunak aukera ematen dio obrako pasarteak bakarlari gisa interpretatzeko. Instrumentu arina da oso, sonoritate handikoa, bereziki trinoetarako eta kromatismoetarako.
Klarinetearen atalak.