Idiazabal, bere gazta famatuengatik ezaguna, Gipuzkoako hegoaldean dago kokaturik, Goierriko eskualdean eta izugarrizko ingurune naturalean, Aralar eta Aizkorri tarteko mendilerroan.
Bere inguruan, baserri ederrez zipriztinduta, Neolitiko eta Brontze aroko monumentu megalitikoak aurkituko ditugu: tumuloak eta Atxurbi, Napalatza, Unanabi, Etxegarate, Bidarte eta Zorroztarriko dolmenak.