COVID-19ren aurkako neurriak

2020/09/02

Familia eta ikasle estimatua:

Berriz elkartzeko ilusioarekin, aurrez aurreko eskolak irailaren 7an hasiko ditugu.

 

Dakizuenez, ikastaro honetan denon artean bete behar ditugu arauak, COVID-19ren aurkako neurriak ahalik eta gehien bermatzeko.

Hemen xehazten dizkizuegu, bete behar ditugun arau garrantzitsuenetako batzuk, osasun eta udal agintariek adierazitako beste batzuekin batera.

Guztiok bete beharreko arauak:

  • Maskarak nahitaezkoak izango dira 6 urteko edo gehiagoko ikasle guztientzat ikastetxean dauden bitartean, eta gomendagarria izango da 5 urteko edo gutxiagoko ikasleentzat.
  • Ezingo ditugu objektuak trukatu, eta ikasle bakoitzak bere materiala eraman eta erabili beharko du (liburuak, arkatzak, etab.) beti. Beraz, ezin izango da fotokopiarik eman.
  • 14 urte edo gutxiago dituzten banakako klaseko ikasleei, irakasleek lagunduko diete igotzen eta jaisten. Ordura arte, Barrenako ate nagusitik kanpo itxaron beharko dute.
  • 15 urte edo gehiago dituzten banakako klaseko ikasleek, bakarka igo ahal izango dute, banan-banan eta segurtasun-distantziak mantenduz, aurreko ikaslea Barrenako ate nagusitik irten denean bakarrik.
  • Taldeko klaseen kasuan, ezin izango dira inola ere bakarrik igo eta jaitsi. Talde osoak, Barrenatik kanpo itxaron beharko du, irakasleek jaso arte, pertsonen arteko distantziak mantenduz.
  • Mekanika guzti honek behar bezala funtziona dezan, beharrezkoa da ikaslea, klasea hasi baino bost minutu lehenago Barrenatik kanpo egotea.
  • Edozein egoera kaltegarri, ustekabeko, atzerapen eta abarren aurrean, eskolara igo aurretik interfonoa jo eta dagokion irakaslearengatik galdetu behar dela ezarri dugu.
  • Barrena barruan, igoera eta jaitsiera zirkuitu bat antolatu da, berme-zirkulazioari lagunduko diona.
  • Gogoan izan segurtasun-distantzia errespetatu behar dugula beti, bai gelan, bai sarbideetan, joan-etorrietan,…
  • Ikasle bakoitzak hartu beharko du tenperatura, ikastetxera joan aurretik. Ezin izango da bertara sartu 37ºC-tik gorakoa bada edo gaixotasunaren sintomarik badu.
  • Ezingo da zentrora sartu etxeko isolamenduan dagoen inor, COVID-19 testean positibo eman badu, testaren emaitzaren zain badago edo berriro emaitza positiboa izan duen pertsona batekin harremanetan egon bada.
  • Ikasle gazteren batek klasean sintomarik badu, familiari,… jakinaraziko zaio bere bila etor daitezen.
  • Oso garrantzitsua da eskuetako higienea aldizka zaintzea, eskuak desinfektatuz ikastetxera sartzean eta ateratzean.
  • Oro har, hau gomendatzen da:
    • Ahal de neurrian, ez ukitu sudurra, begiak eta ahoa.
    • Eztul egitean, ukondoarekin ahoa eta sudurra estaltzean.
    • Eskuak garbitzea eta erabilitako edozein zapi behar bezala baztertzea

Aldez aurretik, guztion segurtasuna eta osasuna zaintzeko, zuen ulermena eta lankidetza eskertzen dizuegu.

 

Eta musikaz gozatzen jarraitzeko ikastaro on bat opa dizuegu.

Comentarios

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika