Lotutako ikastaroak

Biolontxeloa

Deskribapena

Biolontxeloa hari igurtziko musika-tresna da, biolinaren familiakoa. Orkestrako instrumentu-familia horren barruan, biolontxeloa biolaren eta kontrabaxuaren artean kokatzen da, tamainagatik eta erregistroagatik. Hari-instrumentuen taldearen barruan oinarrizko eta funtsezko musika-tresnetako bat da. Oro har, behe-soinuak jotzen ditu, nahiz eta instrumentuaren moldakortasunak aukera ematen dien jotzaileei zati melodikoak jotzeko. Tradizioz, gizakiaren ahotsarekin antz handien duen hari-instrumentuetako bat dela esan ohi da.
Musikaren historian zehar, biolontxelorako obra asko konposatu dira, musikaren arloan duen garrantziagatik; izan ere, funtsezko musika-tresna da gure instrumentu-taldeetan (batez ere laukoteetan).
Ezaugarri fisikoei dagokienez, biolontxeloaren atalak biolin-familiako gainerakoek dituzten atalen ia berdinak dira, hari igurtziko musika-tresnen barruan sailkatuak.

Zerikusia duten dokumentuak

Comentarios

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika